XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroago, alderantzizko operazioa eginen dute.

Baina badira beti pelagiko diren prosobrankioak ere, Janthina adibidez, zeinak, lehen genion bezala, beronek landutako igerigailu bati esker, gainean egotea lortzen duen.

Animali hauek askotan talde ugarika abantzatzen dute, eta hala ere, haietariko bakoitzak, bere proboszio edo tronpaz harpoinduz, aski marmoka aurkitzen du elika dadin.

Beren etsairik haundienak diren itsas hegaztiengandik babesteko, Janthina, bere inguruan likido bat isurarazten duen guruin-zaku batez hornitua dago, berarekin kontrasterik egiten ez duen hodei bat eratuz.

Animalia bitxi hauek, gainera, harik eta eklosioa ematen ez den arte uzten ez duten urgaineko boltsa batetan erruten dituzte arraultzeak.

Prosobrankioek, gainerako itsas-abereen gisara, marearteko zonaldean zonagune bertikale bat erakusten dute.

Patella eta Littorina-ren banaketa adibideak oso klasikoak dira.

Horrela, Patella rustica-k itsasertzearen maila erdiaren gainaldea hartzen du eta, batzutan, itsaertzegaineko lurrerrenka ere.

P. depressa itsasertzearen erdi mailaren gainaldetik zehar banatzen da, bere erdi eta goi aldean batez ere.

P. vulgata ere itsasertzearen erdi mailatik infralitoralaraino banatzen da.

P. ulyssiponensis behe itsasertze erdian eta infralitoralean.

Littorina generokoa ere bertikalki banatzen da, L. neritoides-a lurrerrenka supralitoralean agertuz, L. littorea-a, merkatuan karrakelas eta karakolillos izenekin ezagutzen dena, zonalde infralitoralean bizi den bitartean.

Kostalde bizkaitarrean, gainera, erdibideko zonaldean eta itsasertze erdiko lurrerrenkan, L. obtusata eta L. saxatilis aurki daitezke.

Arrailduretan bizitzera egokitzen diren espezieak badira, hala nola, Diodora, Monodonta, Gibbula, Littorina neritoides, Cerithiopsis, Triphora, Cingula cingullus, etabar.

Beste batzu, haitzpetan edo formazio karedunen barruan bizi dira, esate baterako, Haliotis, Diodora, Emarginula, Astraea, Tricolia, Alvania, Rissoa, Ammonicera, Calyptraea, Ocinebrina, Hinia, Raphitoma, etabar.

Ez dira falta sakonera haundian narrarrietan agertzen diren prosobrankioak edo dragen bidez ateratzen direnak Cassidaria tyrrhena, Colus, Neptunea, Ranella, Charonia, e. a.

Prosobrankioen elikatzeko ohiturari dagokionez, elikadur mota posible guziak aurkituko ditugu.

Asko, alga eta diatomea-ez elikatzen dira, Haliotis, Patina, Patella, Littorina, etabarren gisakoak, fitofagoak dira, beren erradulaz mota guztitako algak karraskatzen bait dituzte, alga karedun gogorrak eta ulva familiako bigunak ere.

Beste talde haundi bat bai belar bai animalia jatorrizko hondakinez elikatzen da, adibidez Bittium, Peringia, Cingula, Barleeia, etabar.

Zenbait motatako haragijale ere badago.

Badira Velutina bezala, beren presaren gainean epibionte gisa bizi direnak, beste batzu, bukzinido eta nasaridoak bezala haratustelaz elikatzen direnak, badira beren presak era desberdinetan harrapatzen dituzten harrapakari xinpleak, hala nola, Janthina, Tonna, Neptunea edo Nucella murizidoak, azken honek, bereizitasun bat duelarik, hau da, bere elikaduraren araberako koloraketa hartzen duela, adibidez, zirripedoak jaten baditu saihets argia izango du eta, Mytilus jaten badu, berriz, iluna.

Badira bere harrapakinak pozoinez harrapatzen dituztenak ere, Conus maskor tropikala bezala, edota beren harrapakinen maskorra zulatuz elikatzen direnak: Natikazeoak, Ocenebra, Urosalpinx, etabar.

Xurgaketara egokitutako parasitoak ere badira, Odostomia, Turbonilla eta Piramidellidae guztiak orokorrean.

Kasik filtratzaile diren eskegitako zatikien elikadurara egokitu direnak ere badira.